Gizartea -

Ebola

Espainia 'ebolatik libre' dagoela esan du Munduko Osasun Erakundeak

Espainian ez dago ebola kutsatzeko arriskurik, Munduko Osasun Erakundearen arabera. Gaixotasunari aurre egiteko zaintza aldiak ondo bete direla esan du erakunde horrek.

Ebolari aurre egiteko babes-jantzia. EFE.
Ebolari aurre egiteko babes-jantzia. EFE.
Ebolari aurre egiteko babes-jantzia. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE)  Osasun Ministerioari gaur jakinarazi dionez, "Espainia ebola birusetik libre geratu da gaur ofizialki".

Teresa Romero erizain laguntzaileari egindako ebolaren bigarren frogaren emaitzak kaleratu eta 42 egunera etorri da Munduko Osasun Erakundearen oharra:  Romeroren odolean ez zegoela birusaren aztarnarik baieztatu zen bigarren froga horretan. Halaber, Madrilgo Carlos III.  erietxean  zaintzapean dagoen  Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko kideak ere ebola sintomarik ez duela baieztatu ondoren igorri du jakinarazpena MOEk

Jakinarazpen horren arabera, Espainian ez dago ebola kutsatzeko arriskurik; ebola gaixotasuna izan duten edo birusa izan dutenekin harremanetan egon diren pertsonen beharrezko zaintza epeak bete direla esan du osasun erakundeak.

Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko osagile nafarrak, bien bitartean, Carlos III. erietxean jarraitzen du ingresatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gaixotasunak Ebola berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur MOE gaur