Gizartea -
Erasoak Igorren eta Gasteizen
Sukurtsalen aurkako 'atentatuak' gaitzetsi ditu Kutxabankek
Egileak nortzuk izan diren eta erasoak "zertarako" egin dituzten ez dakiela nabarmendu du Kutxabankek ohar batean.
Erredakzioa
Igorren eta Gasteizen Kutxabanken aurka egindako “atentatuak gaitzetsi” ditu gaur Kutxabankek ohar batean; egileak “nortzuk izan diren eta erasoak zein helbururekin egin dituzten” ez dakiela gaineratu du Kutxabankek.
Etxean egindako lehergailuz eraso diete goizaldean Igorreko eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsal biri. Arabako hiriburukoan jarritako lehergailuak ez du eztanda egin, baina Igorren leherketak kalte ugari eragin ditu bulegoko ate eta leihoetan.
Ohar batean, kalte pertsonalik egon ez izana azpimarratu du Kutxabankek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea