Gizartea -

Osasuna

Osakidetzak Sovaldi sendagaia ukatu dio C hepatitisa duen gaixo bati

60.000 eta 80.000 euro arteko kostua du eta gaixoen % 95 sendatzen ditu.

Osakidetzak gaixo bati Sovaldi botika ukatu izana salatu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

C hepatitisari buruzko Legazpiko (Gipuzkoa) Batzordeak salatu duenez, Osakidetzak Sovaldi sendagaia ukatu dio gibel transplantea egin zioten eta hezur-muineko minbizia garatzeko arriskuan dagoen gaixo larri bati.

Sovaldi sendagaiak 60.000 eta 80.000 euro arteko kostua du, eta gaixoen % 95 sendatzen ditu, baina Osasun Ministerioak ez du finantzatzen.

Dena dela, Osasun Ministerioak eta erkidegoek protokolo bat adostu zuten, C hepatitisa duten gaixo larrienei tratamendu hori emateko. Hori dela eta, transplantea egin dietenek edo egingo dietenek dagoeneko jaso dezakete, Darponek esan zuenez.

Kaltedunak, Jesus Mari Ginek, prentsaurrekoa eskaini du gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduko ordezkariekin batera, bere kasua salatzeko.

Horren esanetan, duela urte batzuk gibel transplantea egin zioten, baina orain gaixotasuna organo berrira hedatu zaio, eta, ondorioz, hezur-muineko minbizia garatzeko arriskuan dago.

Legazpiko Batzordeak zehaztu duenez, medikuek Sovaldia eman diezaioketela esan zioten Jesus Mariri, baina bederatzi hilabete pasatu badira ere, ez du oraindik jaso.

Horregatik, gutun bat igorri zion Osakidetzari, tratamendua hastea eskatzeko, baina EAEko osasun zerbitzuak ukatu egin dio, sendagaia jasotzeko baldintzak betetzen ez dituela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Osasun albisteak Botikak albisteak