Gizartea -

Nafarroa

Frackingaren aurkako helegitea izapidetzea onartu du Konstituzionalak

Auzitegiak helegitearen berri Kongresuari ematea adostu du, baita Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari ere. Guztiek 15 egun izango dituzte prozeduran agertzeko.

Fracking Europa
Fracking Europa
Fracking Europa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak Gobernu zentralak Nafarroan frackinga debekatzen duen legearen aurkako helegitea izapidetzea onartu du.

Auzitegiak helegitearen berri Kongresuari ematea adostu du, baita Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari ere. Guztiek 15 egun izango dituzte prozeduran agertzeko eta alegazioak aurkezteko.

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du helegitea aurkeztutako araudia, Gobernuak Konstituzioaren 161.2 artikulua aplikatuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Frackinga berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gas naturala