Gizartea -

Izurritea

Alacanten ospitaleratutako gaixoak ez dauka ebolarik

Hari egindako azterketen arabera, ez du ebolarik, eta ez diote kontra-analisirik egingo, ez baita frogatu kutsatuta zegoen inorekin harremanetan izan denik.

Alacanteko ospitalea. Argazkia: Efe
Alacanteko ospitalea.
Alacanteko ospitalea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Karlos III.a Osasun Institutuan eginiko azterketa medikuak ezeztatu egin du Alacanteko Sant Joan ospitalean dagoen gaixoak ebolaren birusik izatea. Atzo ospitaleratu zuten jatorri nigeriarreko gizona, ebola birusaren sintomak izan zitzakeelako.

Osasun Kontseilaritzak ebolaren birusaren aurkako jarduera-protokolo prebentiboa aktibatu zuen larunbatean, Alancateko Sant Joan Ospitalean dagoen paziente batek gaixotasun hori zuen susmoaren aurrean.

Hasiera batean, Alacanteko Ospitale Orokorreko larrialdietan artatu zuten gaixoa, eta, ebolaren balizko kasu baten aurrean daudela ikusita, Sant Joanera eraman zuten, hori baita Valentzian, La Fe Ospitalearekin batera, ebolaren kasuak artatzeko erreferentziazko ospitalea.

Gizonezkoak 38,3 graduko tenperatura zuen bertara iritsi zenean, gaixotasun hori izateko balizko tenperaturaren mugan. Sukarraz gain, beste sintometako bat zuen, horri buruzko zehaztapenik eman ez duten arren. Gaixotasunaren sintomak zefalea, beherakoa edota goitika egitea izan daitezke, besteak beste.

Horri egindako azterketen arabera, baina, ez du ebolarik, eta ez dote kontra-analisirik egingo, ez baita frogatu kutsatuta zegoen inorekin harremanetan izan denik.

Gaixoa duela gutxi izan da Nigerian

Alacanteko San Joan Ospitalean artatzen ari diren gaixoa Nigeriako gizonezko bat da, eta duela gutxi izan da Afrikako herrialdean, ospitaletik azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak argazkiak Ebola gaitza Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Zer gertatu da Castellonen?