Gizartea -
Txostena
Seme-alabengatik laguntza gehiago ematea eskatu du Arartekoak
Dirulaguntzak modu automatikoan ematea proposatu du, burokrazia tramiteak ekiditeko.
Erredakzioa
Arartekoaren ustez, Euskadin laguntza publiko gehiago eskaini beharko lizkioke seme-alaben jaiotzagatik, denbora gehiagoz eta modu automatikoan ematea, burokrazi tramiteak ekiditeko. Hauek dira "Familiei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenak" izenburupean Iñigo Lamarca Arartekoak aurkeztu duen txostenaren ondorio nagusiak.
Bizitza pertsonala, familiartekoa eta lanekoa uztartzeko laguntzak areagotzeko eskatu du txostenean eta autonomoen kolektiboan ere ezartzeko eskatu du. Hain zuzen ere, bere gomendioen artean, Arartekoak horretara bideratutako errekurtsoak eta laguntzak "modu unibertsalean" ezartzea eskatu du eta sektore publikoan zein pribatuan ordutegiak antolatzea.
Arartekoarek uste du inbertsio publikoa "handiagoa" beharko litzatekeela familiak babesteko eta Frantzian edota Europa Iparraldeko herrialdeetan eskaintzen denarekin berdintzea.
Helburua, esan duenez, seme-alabak dituzten familientzat "laguntza zuzenen unibertsalizaziorako bidea" egitea da, eta progresiboak izatea, hau da, irabazien araberakoak.
Horrela, txostenean Euskadiko eredu familiar berrien inguruko datuak eman ditute, baina duela zortzi urteko datuekin, 2006koak. Datu horien arabera, familia tradizionalak, seme-alabak dituenak, du gehiengoa, guztiaren %38arekin. Seme-alabarik ez dutenak eta bakarrik bizi direnak %21,6 dira eta seme-alabarik gabeko bikoteak %20,9.