Gizartea -

Kontseilua

Urquijok hizkuntza-politikan egindako 'injerentziak' kritikatu dituzte

Kontseiluaren ustez, Estatua "euskararen normalizazio prozesua mantsotzen" saiatzen ari da, gobernuaren ordezkariak egin dituen "injerentzien" bitartez.

Kontseilua
Kontseilua
Kontseilua

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak salatu du Estatuak "euskararen normalizazio prozesua mantsotzen" saiatzen ari dela Carlos Urquijo gobernuaren ordezkariak hizkuntza-politikan egin dituen "injerentzien" bitartez.

Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiak esan duenez, "Urquijok injerentzia argiak egin ditu azken hilabeteotan hizkuntza-politikari dagokionean".

Bere ustez, "eraso horri erantzuna ematea" beharrrezkoa da eta hiritarrei eskatu diete "erantzun horren parte hartzera". Gainera, jakinarazi du Kontseiluak hainbat talde politikotako bozeramailerekin bilduko dela, horren inguruko "diagnostikoa" helarazteko.

Bilbaok esan du Urquijok "Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta 37 udalen aurka" egin duela, "hizkuntza-politikari dagokion hainbat esparrutan". "Lehendabizi, Gipuzkoako Aldundiari kontratazioen inguruko hizkuntza-irizpideei buruz galdetu zion", adierazi du.

Esan duenez, Udaletik programaren baitan hartutako erabakiei buruzko jakinarazpenak eskatu zizkieten udalei, neurri horren aurka eta banan-banan salatuz".

Gainera, Eskoriatza eta Pasaiako udalei euskalduntze planak bidaltzea eskatu zieten eta "hizkuntza eskaerei dagokionean hartutako erabakiak jakinaraztea".

Kontseiluako idazkari nagusiak adierazi du "Espainiako gobernuaren ordezkariak kanpo-injerentzietan aurrera egin du gutxinaka" eta "jarrera gogortzen". "Estatuaren indarra erabili dute modu argian", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Gipuzkoako albisteak Espainiako Gobernua albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Pasaia bideoak Gaurko azken ordukoa Eskoriatza Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Euskalgintzaren Kontseilua