Gizartea -

Aitorpena

Frantzisko aita santua atezain izan zen dantzaleku batean

Frantziskok berak egin du aitorpena, Erromako eliza batera egindako bisita batean.

Aita santua
Aita santua
Aita santua

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak aitortu egin du gaztetan atezain izan zela Argentinako dantzaleku batean, L'Osservatore Romano Vatikanoaren egunkari ofizialak jakinarazi duenez.

Aita santuak igandean egin zuen aitorpena, Erroman, langile auzo bateko elizara egindako bisita batean, hainbat pertsonarekin solasaldi informala egiten ari zela.

Frantziskok ez du zehaztasun gehiagorik eman atezain lanari buruz, baina harrezkero izan zituen lanei esker "jendea Elizara bueltan nola eraman" ikasi zuela gaineratu du.

Jorge Mario Bergogliok, besteak beste, etxebizitzak garbitzen eta laborategi kimikoetan probak egiten ere egin zuen lan.

Frantziskok hauts kontserbadoreenak harrotu ditu aitasantutza hasi zuenetik. Ez da gutxiagorako: emakumeek "Elizako aginte karguetan" lekua izan behar dutela adierazi du; Eliza homosexualen arteko ezkontzekin, abortuarekin eta antisorgailuekin "tematuta" dagoela kritikatu du; bere ideologia politikoa agerian utzi du, "ez naiz inoiz eskuindarra izan" esanda; eta "bekataria" dela aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Eliza Katolikoa albisteak