Gizartea -

Osasun Batzordea

Abortuak osasun publikoan egitea eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Ekimenak Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra eta PSNren babesa jaso du. UPNk eta PPk, berriz, kontra bozkatu dute.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuak osasun sare publikoan egitea eskatzen duen ebazpena onartu du astearte honetan Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak. Ekimenak UPNren eta PPren kontrako botoak jaso ditu.

Ebazpenak, Legea eta Nafarroako Kontuen Ganberaren aholkuak aintzat hartuta, "abortuak osasun sare publikoko instalazioetan egiteko" eskatzen dio UPNren Gobernuari.  Bildu, Aralar-Nabai, PSN eta Izquierda-Ezkerraren babesa jaso du.

PSNk aurkeztutako ebazpenak, "Legeak jasotzen duen eskubidea" dela azpimarratzen du. Halaber, ebakuntzen kostua osasun sare publikoan merkeagoa dela nabarmentzen da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua