Gizartea -
Erroma
Otoitza bere 'adinari hobe dagokion eran' egingo du aita santuak
Aita santuaren bedeinkazioa jasotzeko 200.000 fededun, erromes eta turista bildu dira Done Petri Plazan.
Erredakzioa
Jainkoak otoitz gehiago eta hausnarketa sakonagoa egiteko deia egin diola adierazi du Benedikto XVI.ak, eta kargua utzi ostean, hori guztia bere "adinari eta indarrei hobeto dagokien eran" egingo duela iragarri du.
Benedikto XVI.ak azken Angelusa egin du Done Petri plazan, 200.000 fededunen, erromesen eta turisten aurrean, ostegunean kargua utzi baino lehen.
Otsailaren 11n zereginari uko egingo diola iragarri zuen Benedikto XVI.ak. Kardinalen konklabeak martxoan aukeratuko du aita santu berria, eta, ondoren, Benedikto XVI.ak Vatikanoko klausura monasterio batean hartuko du erretiroa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea