Gizartea -

Aita santuak uko

Sexu harremanak, agintea lortzeko borrokak eta iruzurrak Vatikanoan

Aita santuak hainbat eskandaluren berri izan eta gero erabaki zuen zereginari uko egitea, 'La Reppublica' egunkariaren arabera.

Aita santuak uko egin zuen egunean Vatikanoan egindako argazki bat. EFE
Aita santuak uko egin zuen egunean Vatikanoan egindako argazki bat. EFE
Aita santuak uko egin zuen egunean Vatikanoan egindako argazki bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kardinalek Benedikto XVI.arentzat Vatileaks auziari buruz egindako txosten batek agerian utzi du Vatikanoan sexu harremanak, agintea lortzeko borrokak eta iruzur ekonomikoak daudela, La Repubblica egunkari italiarrak jakinarazi duenez.

Ikerketa Julian Herranz, Jozef Tomko eta Salvatore De Giorgi kardinalek egin dute. Hirurak 80 urtetik gorakoak dira, eta, hortaz, ondo ezagutzen dute Erromako kuria.

Txostena abenduaren 17an eman zioten Benedikto XVI.ari, eta horrek egun horretan bertan erabaki zuen aitasantutza uztea, betiere aipatu egunkariaren arabera.

Horrela, aita santu gazteago batek Vatikanoan garbiketa egitea izan du helburu Joseph Ratzingerrek.

Txostenaren edukia ezagutzen duen pertsona bat aipatuta egunkari italiarrak azaldu duenez, "seigarren eta zazpigarren aginduen interpretazioa da [auzi honetako] gakoa. Ez duzu ekintza lizunik egingo. Ez duzu lapurtuko".

La Reppublica-k gogorarazi duenez, 2010. urtean, hainbat apaizgai prostituzioan aritzen zirela eta Vatikanoaren abesbatz bateko kide batek proxeneta lanak egiten zituela jakin zen.

Gainera, Vatikanoan homosexualen 'lobby' bat dagoela ere azaldu du egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak berriak Gizartea bideoak Aita santua argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gotzain Biltzarraren albisteak gaur