Gizartea -

Elkarrizketa

Mario Iceta: 'Hurrengo aita santuak gazteagoa izan beharko luke'

Bilboko gotzainak ez du Benedikto XVI.a aita santua ordezkatzeko balizko hautagaien izenik eman nahi izan.

Mario Iceta Bilboko gotzaina. Argazkia: EiTB
Mario Iceta Bilboko gotzaina.
Mario Iceta Bilboko gotzaina. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Iceta Bilboko gotzainaren iritziz, Eliza Katolikoak Benedikto XVI.a (86 urte) baino aita santu gazteagoa eta indartsuagoa behar du garai berriko erronkei aurre egiteko. Joseph Ratzingerrek kargua utziko du otsailaren 28an, "indar falta" argudiatuta.

ETBko "Egun on Euskadi" saioan, egungo aita santuak egindako lana goraipatu du Icetak. Horren iritziz, aita santuak indarra galdu du, eta "Petriren aulkira ez atxikitzeko handitasuna eta ausardia izan ditu". "Denok ikas dezakegu handitasun horretatik", gaineratu du.

Vatikano barruan egon litezkeen gatazken harira, egoitza santuaren funtzionamenduaren berririk ez duela argudiatu du, baina, horren ustez, "pertsonak dauden tokian beti daude ahultasunak".

Bilboko gotzainak ez du Benedikto XVI.a ordezkatzeko hautagaien gaineko iritzirik eman nahi izan. Horren hitzetan, "beti egoten dira ezustekoak".

Konklabean emakumeek zergatik ez duten parte hartzen galdetuta, honakoa esan du: "Nik ere ez dut parte hartzen eta ez naiz kexatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Gizartea albisteak Aita santua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur