Gizartea -

Igandeko angelusean

Aita santuaren arabera, Elizak berritzea du helburu

Benedikto XVI.ak zuzendutako azkenaurreko angelusean, bera gogoan hartuta, otoitz egiten jarraitzea eskatu die fededunei.

Aita santuaren arabera, Elizak kideak berritu nahi ditu. Argazkia: EFE
Aita santuaren arabera, Elizak kideak berritu nahi ditu. Argazkia: EFE
Aita santuaren arabera, Elizak kideak berritu nahi ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun izan dira igande honetan Benedikto XVI.ak zuzendutako azkenaurreko angelusean. Aita santuak bertan egotea eskertu die, eta bera gogoan hartuta, otoitz egiten jarraitzeko eskatu die fededunei.

"Bihotz bihotzez eskertu nahi dizkizuet zuen errezoak. Otoitz egiten jarraitzea eskatuko dizuet, ni eta aita santu berria gogoan hartuta", esan die Benediktok, "gaur arratsaldean ariketa izpiritualak hasiko ditut Erromako Kuriako kideekin batera".

Aita santuak adierazi duenez, Elizak kideak berritzea du helburu. Halaber, Eliza amodioan bizi nahi duela eta harrotasunari muzin egin nahi diola azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua bideoak Eguneko albisteak Albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur