Ekonomia -

Akordioa

Ertzaintzak akordio arautzaile berria sinatu du, Euspel sindikatuaren babesik gabe

Gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero ertzain bakoitzak, hitzarmen horri esker.

Akordioa sinatu duten unea
Akordioa sinatu duten unea

Ertzaintzak eta Segurtasun Sailak hitzarmen berrirako akordioa sinatu dute

0:18

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean sinatu dute Ertzaintzaren 2025-2028rako akordio arautzaile berria. Besteak beste, gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero ertzain bakoitzak, hitzarmen horri esker.

Ertzaintzak Erandion duen egoitza nagusian sinatu dute, eta ostean Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak eta sindikatu sinatzaileek hitz egin dute prentsaurrekoan.

Zupiria: ''Akordio honekin, bere gobernu programan ezarritako lehen konpromisoa betetzen du Jaurlaritzak''
Zupiria: ''Akordio honekin, bere gobernu programan ezarritako lehen konpromisoa betetzen du Jaurlaritzak''

Zupiria: ''Akordio honekin, bere gobernu programan ezarritako lehen konpromisoa betetzen du Jaurlaritzak''

0:51

Zupiriaren hitzetan, akordio honekin bere gobernu programan ezarritako lehen konpromisoa betetzen du Jaurlaritzak. "Negoziatzea eta datozen urteetarako lan hitzarmen bat lortzea genuen helburu", esan du. Halaber, adierazi du hurrengo bi helburuak lortzeko abiapuntua jartzen duela akordioak, "Ertzaintzak behar duen plantilla lor dezan eta behar dituen baliabideak izan ditzan".

Bestalde, ErNE sindikatuko ordezkari Sergio Gomez de Segurak nabarmendu du Ertzaintzak 42 urtean izan duen akordio onena dela, bai ekonomikoki bai baliabide aldetik.

Esan sindikatuko bozeramaile Roberto Palmak ere "historikotzat" jo du hitzarmena, baita SIPEko Juan Carlos Saenzek ere.

Ertzaintzan gehiengoa duten ErNE, Esan eta SIPE sindikatuek % 72,59ko babesarekin adostu zuten Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin hitzartutako akordioa onestea.

Euspel sindikatuak eta Ertzainak borrokan taldeak, aitzitik, gaitzetsi egin dute. Euspelek emandako datuen arabera, agenteen artean egindako kontsultan 737 ertzainek hartu zuten parte, eta % 90ek (661) "ezezkoa" bozkatu zuten; % 8,6k, berriz, akordioaren alde egin zuten.

Ohar batean, sindikatu horrek adierazi du sinatutako hitzarmenak Ertzaintzaren aldarrikapen historikoei "entzungor" egiten diela, eta lan esplotazioa normalizatzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak