Ekonomia -

GUNE TENTSIONATUA

EHAAk Donostia bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura argitaratu du

Udalerri bat etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeak esan nahi du, besteak beste, kontratua amaitzen zaien errentariek gehienez urtebeteko hiru luzapen egin ahal izango dituztela, indarrean dagoen kontratuaren baldintza berberetan.

Donostia. Argazkia: Luis Dadebat
Donostia. Argazkia: Luis Dadebat

Donostia. Argazkia: Luis Dadebat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Agindua argitaratu du, eta, hori eginda, Donostiako udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedurari hasiera eman dio.

Udalerri bat etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeak esan nahi du kontratua amaitzen zaien errentariek gehienez urtebeteko hiru luzapen egin ahal izango dituztela, indarrean dagoen kontratuaren baldintza berberetan. Errentari berriek alokairuaren prezioa aurretik etxebizitza alokatu zutenen errentara mugatu beharko dute, urteroko eguneratze-klausula batekin. Aurreko bost urteetan etxebizitza hutsik egon bada, prezioa ezartzeko etorkizuneko erreferentzia-prezioen indizeei erreparatu beharko die; sistema hori Euskadirako Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak ezarri beharko du, eta edukitzaile handiek (eremu tentsionatuan hamar etxe edo gehiagoren jabeek) ere hori bete beharko dute.

Zumaia

Errenteriaren ondoren, Zumaia da alokairurako tentsio handiko eremu izendatu duten bigarren udalerria Hego Euskal Herrian.

Horrek esan nahi du aurrerantzean Zumaiako Udalak aukera izango duela besteak beste alokairurako prezioei muga jartzeko, edota kontratuak hiru urtez luzatu ahal izateko orain arteko baldintza berberetan.

Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak espero du Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen erdia biziko dela urtea amaitzerako tentsio handiko eremuetan, tartean hiru hiriburuetako biztanleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza