Ekonomia -

Lanak

Satorralaiak salatu du "% 164ko gainkostua" Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo tartea egiteko

Auzo-mugimenduak ohar batean azaldu duenez, tarte horretako lanak "2017ko abenduaren 18an esleitu ziren, hasiera batean, 53 milioiko zenbatekoan, eta tarte hori eraikitzeko egungo aurrekontua 140 milioikoa da".

Donostiako metroaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako metroaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE

Donostiako metroaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satorralaia auzo-mugimenduak salatu duenez, Donostiako metroak "% 164ko gainkostuak izan ditu Mirakontxa-Easo tartea" eraikitzeko.

Satorralaiak ohar batean kritikatu duenez, "joan den urtarrilaren 21ean Eusko Jaurlaritzak metroaren pasabidea eraikitzeko gastuei buruzko informazio-eskaerari erantzunez egindako txosten batean, egiaztatu da Mirakontxa-Easo tarteko obretan "% 164ko gainkostua izan dela".

Iturri berberek adierazi dutenez, "Mirakontxa-Easo tarteko obrak, hasiera batean, 2017ko abenduaren 18an esleitu ziren, 53 milioiko zenbatekoan (BEZik zenbatu gabe), eta tarte hori eraikitzeko egungo aurrekontua dagoeneko 140 milioikoa da (BEZik gabe). Hau da, Mirakontxa-Easo obraren 1. faserako (49,2 milioi) eta 2. faserako (90,6 milioi) zenbatekoen baturaren emaitza, txostenean adierazita dagoenez".

Satorralaiak azaldu dutenez, "horrek esan nahi du 87 milioiko igoera izan dela hasierako 53 milioiko prezioarekin alderatuta", hau da, "% 164ko gainkostua".

Aurrekontu osoari dagokionez, Satorralaiak auzo-mugimenduko kideek honako hau uste dute: "Egungo 232 milioiei BEZari dagokion % 21 gehituta, kostua 280 milioikoa da, eta 2016an onartutako proiektuaren informazio-azterlanean jasotako gastua 172 milioikoa zen (BEZa barne)".

Hiriko zorupearen ezaugarriak

Satorralaia mugumienduko kideen hitzetan, "obra hau hiriko lurpearen ezaugarriak kontuan hartu gabe aurrera eraman da, Erdialdea-Kontxako gune komertzial eta turistikoan metro motako azpiegitura bat edozein preziotan sartzeko helburuarekin, nahiz eta herritar gehienek proiektu hori beharrezko ez ikusi".

Azkenik, "Donostiaren tamaina duen hiri batek garraio publikoko sistema ona izan dezake, horrelako lan izugarrien eta xahutzaileen beharrik gabe", defendatu du Satorralaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donostia Topoa Garraio publikoa