Ekonomia -

TURISMOA

Turista atzerritarrak, Bilbon: bikotean datoz nagusiki, hoteletan hartzen dute ostatu eta 51 bat urte dituzte

Bilboko Udalak emandako datuen arabera, atzerritik heldutakoak Espainiako Estatutik baino gehiago dira jada. Lau egun pasatxo ematen dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta pertsonako 705 euroko gastua egiten dute, batez beste.

Turisten bikote bat, Bilboko Guggenheim Museoaren parean. EFE
Turisten bikote bat, Bilboko Guggenheim Museoaren parean.

Turisten bikote bat, Bilboko Guggenheim Museoaren parean. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren urtez jarraian, nazioarteko turismoak Estatutik heldutakoa gainditu du Bilbon (ia % 51 eta % 49, hurrenez hurren). Batez ere, Frantziatik, Alemaniatik eta AEBtik datoz, eta gehienak bikotekidearekin bidaiatzen dute. Ostatu hartzeko orduan, nahiago dituzte hotelak (% 84) eta batez besteko adina 51 urtekoa da.

Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak emandako datuak dira horiek, turismoaren sektoreko 150 profesionalekin gaur egindako topaketa batean emandakoak.

Turista atzerritarra batez besteko egonaldi eta gastu-ahalmen handikoa, eta urteko une desberdinetan bidaiatzen du, Estatuko turistekin alderatuta. Hala, emandako datuen arabera, 4,3 egun igarotzen dituzte Bilbon, eta pertsonako 705 euro gastatzen dituzte.

Egonaldian zehar jarduera gastronomikoetan (% 95), hirikoetan (% 82) eta kulturaletan (% 77) parte hartzen dute, eta hirian erosketak egiten dituzte (% 54).

Datuok eskuan, beste herrialde hauetako turistak erakarri nahi ditu Bilboko Udalak: Irlanda, Suitza, Portugal, Belgika, Danimarka, Norvegia, Suedia, Finlandia, Polonia, Japonia, Singapur eta Mexiko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo