Ekonomia -

ARABA

Amurrioko lantegiko labearen matxura aste amaieran konpontzea espero du Tubos Reunidosek

Joan den astean Tubos Reunidosen Amurrioko plantak dituenetako labe batek izan zuen matxura, eta laminazio trenaren burualdeko labea da, hain zuzen.

Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos

Tubos Reunidos.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidosek aste honen amaieran konponduko du Amurrioko lantegiko labean atzemandako matxura. Horren ondorioz, labea itzali behar izan dute eta 250 langile inguruk ezin dute lanik egin. Hala ere, gehiengo sindikalarekin akordioa lortu du enpresak orduen errekuperazio partziala egiteko, konpainiak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Joan den astean enpresa horren Amurrioko plantak dituenetako labe batek izan zuen matxura, eta laminazio trenaren burualdeko labea da, hain zuzen.

Labe kanpotik ezin zenez konpondu, enpresak labea itzali zuen, hozteko, eta, azkenik, astearte goizean barrura sartu ahal izan dira, matxuraren jatorria aurkitzeko.Matxura identifikatu dute dagoeneko, eta, zehazki, zolan (plater birakaria) zegoen. Horrek materialaren dilatazioaren ondorioz labearen pareta ukitzen zuen.Tubos Reunidosek adierazi duenez, matxura konpontzen saiatzeko lanean ari dira, eta aste honen amaierarako matxura konponduta egotea espero dute, gorabeherarik egon ezean, labea datorren astelehenean martxan egon dadin eta "taldeak normaltasunez lan egin dezan".

Itzaltze horren ondorioz, 250 langile inguru ezin izan dira lanera joan iragan igande gauetik, baina enpresak azaldu duenez, aste honetarako, Amurrioko Enpresa Batzordeko gehiengo sindikalarekin akordioa lortu dute eta orduen errekuperazio partziala izango dute langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak