Ekonomia -

Gabonetako erosketak

Historiako Gabonik garestienak: Zer egin gutxiago gastatzeko?

Gabonetan egingo dugun gastuaren zati handi bat otorduetan egingo dugu eta, erosketa saskia etengabe igotzen aritu denez, aurten, Gabonetan ohikoak diren produktu asko (arkumea, bisigua, txokolatezko gozoak...) inoiz baino garestiago aurkitu ditugu. Hala ere, badago otordu merkeagoak egiteko aukera.

Argazkia: EITB Media.
Argazkia: EITB Media.
Argazkia: EITB Media.

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (ASESCON, gaztelaniazko siglak) historiako Gabonik garestienak izango direla aurtengoak jakinarazi du. Azken asteetan egindako inkesta baten emaitzen arabera, batez beste, 1.081 euro gastatuko ditu Estatuko biztanle bakoitzak eta lehen aldiz, 1.000 euroko langa gaindituko dugu.

Gastu horren zatirik handiena oparietan joango da ASESCONen arabera (427,79 €). Alabaina, gastu honen igoera, hein handi batean, otorduetan gastatuko denaren (286,98 €) ondorio izango da. Izan ere, erosketa saskia etengabe igotzen aritu da azken aste eta hilabeteetan.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU, gaztelaniazko siglak) abendu hasieran argitaratutako ikerketa baten arabera, Gabonetako saskia % 5,2 garestiagoa da aurten.

Hain zuzen ere, Eguberrietan "ohikoak" diren hainbat produktu aztertu ditu eta horietako hamar garestitu egin direla zehaztu du: ostra (% 19), granada (% 17), esneko arkumea (% 16), lupia (% 12), urdaiazpiko iberikoa (% 11), bisigua (% 10), anana (% 10), angula (% 9), Galiziako lanpernak (% 8) eta txahal-biribilkia (% 6).

Horietako batzuk, gainera gehiengo historikoetan kokatu dira:

Izan ere, azken hiru urteetan erosketa saskiko produktu ia denek igoera nabarmenak izan dituzte Estatuko Estatistiken Institutuaren (INE, gaztelaniazko siglak) datuen arabera, baita Eguberrietan etxe askotako menuan egon ohi diren hainbat produktuk ere. Hala ere, igoera handienetakoa etxe gehienetan egoten diren bi produktu oinarrizkok izan dute: patatek (% 44) eta arrautzek (% 37).

Nola aurreztu otorduetan?

Ia denak gora egin badu ere, hainbat produkturen prezioak behera egin du azken hilabeteetan, frutarenak (% 4,4 uztailetik) edota oliba olioarenak (% 14 maiatzetik) esate baterako.

Hala ere, Gabonetako ohiko produktuetan ez dela halakorik geratzen azaldu digu Uvesco taldeko marketing arduradun Pedro Galdos Ayastuyk. Bere iritzian, otordu ekonomikoagoak egiteko moduak bi dira: erosketak aurreratzea eta eskaintzei adi egotea.

Gabonetan aurrezteko metodoa: erosketak aurreratzea eta eskaintzak probestea
Gabonetan aurrezteko metodoa: erosketak aurreratzea eta eskaintzak probestea
Gabonetan aurrezteko metodoa: erosketak aurreratzea eta eskaintzak probestea

1:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonak argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hipermerkatuei buruzko albisteak