Ekonomia -

Mobilizazioa Bilbon

220 eragilek baino gehiagok eman diote babesa larunbateko etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioari

Duela hilabete inguru, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deitu zuten mobilizazioa, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hilabete inguru, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek manifestazioa deitu zuten abenduaren 14rako Bilbon, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean. Dagoeneko, 220 eragilek baino gehiagok eman diote babesa abenduko mobilizazioari.

Gaur egindako agerraldian azaldu dutenez, asmo argi bati jarraituz egin dute deialdia: "etxebizitza arazoaren errora jotzea. Etxebizitza negozioa den bitartean, inoiz ez delako eskubidea izango; edo beste era batera esanda, etxebizitza merkantzia den artean, sekula ez delako guztiontzat izango".

Euskal Herrian etxebizitzaren arazoa "gero eta gordinago eta bortitzago azaleratzen" ari dela uste dute sindikatuek. "Horren adierazle dira alokairuen eta hipoteken prezioen gorakada etengabea; turistifikazio basatia, etxegabetzeak, okupazioaren aurkako ofentsiba judiziala, mediatikoa eta poliziala; etxerik gabeko pertsona kopuruaren gorakada; edota etxebizitza ordaintzeko laguntza kaskarren mende gauden langileon zenbatekoaren hazkundea", salatu dute.

Gaur egindako agerraldia. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua

Hala ere, kritikatu dutenez, "askorentzat eguneroko arazoa den hori beste batzuentzat negoziorako aukera da: putre funtsek, bankuek, industria turistikoak, erakunde publikoek edo inbertitzaile handiek etxebizitzaren merkatutik gero eta irabazi handiagoa ateratzen dute".

Beraz, etxebizitza sindikatuen ahotan, "argi dago zeintzuk diren txanponaren bi aldeak: burgesiaren irabaziek gora egiteak, langileon miseria areagotzea esan nahi du. Hau da: gutxi batzuen aberastasunaren eta jabetzen atzean, gehienon pobrezia eta desjabetzea ezkutatzen dira".

Arazoa ikusita, mobilizazio "zabala" deitu nahi izan dute Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek, eta horretarako atxikimendu kanpaina abiatu zuten duela aste batzuk. Datorren larunbatean etxebizitza eskubidearen alde eta negozioaren aurka, Bilboko "kaleak hartzera" deitu dute protestaren antolatzaileek.

Atxikimenduen zerrenda:

Iturria. Etxebizitza Sindikatua

Iturria: Etxebizitza Sindikatua

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Etxegabetzeak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Etxebizitza albisteak