Ekonomia -

Hipotekak

Euriborrak % 2,5ean itxi du azaroa, 2022ko irailetik tasarik txikienean

Iazko azaroarekin alderatuta, 1,5 puntuko jaitsiera da. Batez beste urtean 1.600 euro aurkeztu ahalko dute hipoteka aldakorra duten pertsonak.

Euriborrak zortzi hilabete daramatza jaisten.
Bi gazte, hipoteka mistoak eskaintzen dituen banketxe baten iragarkiaren aurrean.
Euriborrak zortzi hilabete daramatza jaisten.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 hilabeterako euriborrak, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizeak, %2,5ean itxi du azaroa, 2022ko irailetik tasarik txikienean. Horri esker, arnasaldia hartu ahalko dute hipoteka aldakorra duten zordunek, kuota merkatuko zaie eta. 

Zehazki, 18,3 puntu jaitsi da euriborra, urriko % 2,691rekin alderatuta. 

Are nabarmenagoa da jaitsiera iazko azaroarekin alderatzen badugu, 1,513 ehuneko egin baitu behera: % 4,022an zegoen orduan. 

Hala,  150.000 euroko hipoteka aldakor bat 30 urtera kontratatuta duen pertsona batek 132 euro gutxiago ordainduko ditu hilero (% 0,99ko diferentziala), hots, 1.600 euro gutxiago urtean. 

Indizeak zortzi hilabete daramatza segidan jaisten, eta irailean % 3tik behera egin zuen. Iaz, baina, hainbat hilabetez egon zen % 4tik gora. 

Simone Colombelli iAhorro Hipoteken zuzendariak aurreratu duenez, joera horri helduz gero, %2,03-2,35 inguruan itxi dezake urtea. 

Etorkizunera begira, Miquel Riera HelpMyCash enpresako analistak aurreratu du are gehiago jaitsi daitekeela, Donald Trump AEBko presidentearen politika ekonomikoak Europako Banku Zentrala interes tasen beherakada oldarkorragoak egitera behartzen badu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza Europako Banku Zentrala