Ekonomia -

VOLKSWAGEN

Nafarroako Volkswagenek bi lan-txanda eten ditu astelehenean, Valentziatik hornidura ez delako iritsi

Landabengo lantegiko hiru hornitzailek kalte handiak jasan dituzte instalazioetan. Dena ondo bidean, bihar, asteartea, ekoizpena bere onera itzuliko da.

Volkswagenen Landabengo lantegia. EFEren artxiboko irudia
Volkswagenen Landabengo lantegia. EFEren artxiboko irudia
Volkswagenen Landabengo lantegia. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagen lantegian ekoizpena eten behar izan dute astelehen honetan, goaildeko depresioak eragindako kalteak direla eta, Valentziako Erkidegotik iritsi beharreko hornidura ez delako heldu. Hain justu, arratsaldeko eta gaueko txandak gelditu dira bertan behera.

Enpresa-batzordeak langileei jakinarazi dienez, uholdeek hiru hornitzaileri eragin diete, besteak beste, kapotaren manta intsonorizatzailea eta aurrealdeko ur-kutxa egiten dituen enpresari eta erdiko kontsolaren besoak eta horren luzapenaz ardurantzen denari. Jakinarazi dutenez, hiru hornitzaileek kalte handiak izan dituzte instalazioetan.

Nolanahi ere, dena ondo bidean, asteartean, hilaren 5ean, ekingo diote normaltasunez ekoizpenari Landabengo lantegian.

Batzordeak espero du egoera ahalik eta lasterren bere onera itzultzea, eta "elkartasuna" helarazi die goialdeko depresioaren eraginez kaltetutako guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Valentziako Erkidegoa