Ekonomia -

GARRAIO PUBLIKOA

Gipuzkoako Aldundiak VTC zerbitzuei atea irekitzea aztertuko du Donostiako taxi faltak jarraitzen badu

Donostialdeko taxi gidariei Donostian lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko dela indarrean aurreratu du Foru Aldundiko bozeramaileak. Hori nahikoa ez balitz, ez du baztertu bestelako neurri batzuk hartzea.

Donostiako taxiak, artxiboko irudi batean. EITB Media
Donostiako taxiak, artxiboko irudi batean
Donostiako taxiak, artxiboko irudi batean. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du baztertu etorkizunean ibilgailu gidaridunen zerbitzua eskaintzen dutenei (Uber edo Cabify, kasu) lizentziak ematea, baldin eta Donostiako taxi eskasia konpontzen ez bada.

Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak azaldu duenez, Donostialdeko taxi gidariei Donostian lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko da indarrean, aipaturiko arazo horri erantzuteko asmoz.

Beste neurriren bat hartu aurretik, ordea, pixka bat itxaron eta ekimenaren emaitzak aztertzearen alde egin du.

Donostian taxi zerbitzuaren arazoak jarraituko balu, Uber, Cabify eta antzeko zerbitzuei atea irekitzea aztertu beharko litzatekeela uste du Berasaluzek. "Baliteke, beste toki batzuetan ere badaude eta guk ere aztertu beharko genuke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia albisteak Albisteak Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa gaur Taxiak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak