Ekonomia -
Sutea
Bi langile ospitaleratu dituzte, Galdakaoko enpresa batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea ostegun arratsaldean piztu zen, 19:30 aldera, eta ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen.
agentziak | eitb media
Atzo arratsaldean Galdakaoko enpresa batean piztutako sute baten ondorioz, bi langile Galdakao-Usansoloko Ospitalera eraman behar izan zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 19:30 aldera piztu zen Gumuzio auzoko industrialde batean, eta ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen.
Suak txatarra edo metal hondakinak kiskali ditu.
Suhiltzaileek gau osoa eman dute lanean, baina, esan bezala, ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen. Oraindik ez dago argi nola piztu den sua.
Sutearen ondorioz, Gumuzio auzoko zenbait errepide hainbat orduz egon dira itxita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea