Ekonomia -

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Gasteizko "hainbat" txosnari espedientea zabaldu diete, Ama Zuriaren jaietan TicketBai ez erabiltzeagatik

Sistema indarrean sartu zenetik, Arabako Foru Ogasunak 64 espediente ireki ditu guztira, TicketBai ez aplikatzeagatik. Oraingoz, ez dute zehaztu zeintzuk eta zenbat diren espedientea egin dieten txosnak.

TicketBai sistemaren kontra Gasteizko txosnek egindako protesta. Artxiboko irudia.
TicketBai sistemaren kontra Gasteizko txosnek egindako protesta.
TicketBai sistemaren kontra Gasteizko txosnek egindako protesta. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko "hainbat" txosnari espedientea zabaldu die Arabako Foru Ogasunak, Ama Zuriaren jaietan TicketBai ez erabiltzea egotzita. Oraingoz, ez dute argitu zeintzuk eta zenbat diren.

Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiak esan duenez, orotara, 64 espediente zabaldu dituzte lurralde osoan, ordainketa sistema abian jarri zutenetik.

Gobernu Bileraren osteko agerraldian, diputatu nagusiak nabarmendu du herritar eta erakunde orok dituztela "zerga betebeharrak",  "baita txosnek ere". Horregatik, erantsi du "gardentasunaren eta elkartasunaren" izenean zabaldu dituztela espedienteak, eta horiek "argitu zain" daudela. 

Halaber, esan du guztiek izango dutela alegazioak aurkezteko aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak TicketBai