Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Uztailaren 10ean altuera batetik erorita zauritutako FCCko langilea hil da
59 urteko langileak kolpea hartu zuen buruan, Noain-Ezkirotz industrialdean izandako eroriko baten ondorioz.
EITB Media
FCC Ingurumen enpresako 59 urteko langile bat hil da ostiral honetan Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Langilea uztailaren 10etik zegoen ospitalean, altuera batetik erorita buruan kolpea jaso ostean.
Ezbeharra Noain-Ezkirotz industrialdean gertatu zen, eta langilea ostiralean hil da, ordutik larri egon ondoren.
Noaingo Udaltzaingoa atestatua egiten ari da, epaileari eta Nafarroako Lan Osasuneko Institutuari bidaltzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea