Ekonomia -

Jasangarritasuna

Txina nagusi da energia berriztagarrien ekoizpenean, mundu mailan

Global Enery Monitor (GEM) erakundearen arabera, Asiako erraldoiak munduko gainerako herrialdeek baino bi aldiz ahalmen handiagoa du energia eguzki eta haizearen bidez ekoizteko. Nahikoa izango litzateke Hego Korea osoa hornitzeko.

Errota eolikoa Txinan. Irudia: EITB MEDIA.
Errota eolikoa Txinan.
Errota eolikoa Txinan. Irudia: EITB MEDIA.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Global Energy Monitor (GEM) erakundearen txostenaren arabera, Txina nagusi da energia berriztagarriaren ekoizpenean, mundu mailan, eguzki-energia bidez 180 gigawatt (GW) eta energia eoliko bidez 159 ekoizten baititu. Beraz, Txinak 339 GW ekoizten ditu energia berriztagarrien bidez; Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, 40 GW ekoizteko azpiegiturak dituzte.

GEMen kalkuluen arabera, Asiako erraldoiak energia berriztagarrien bidez duen ahalmena nahikoa izango litzateke Hego Korea osoa, munduko 14. ekonomia, hornitzeko.

2023ko martxotik 2024ko martxora bitartean, Txinak aurreko hiru urteetan baino sistema gehiago instalatu zituen eguzkia baliatuz energia ekoizteko, eta mundu osoan baino gehiago 2023an.

Gainera, herrialdeak 2024aren amaierarako eguzkia eta haizea erabiliz 1.200 GW ekoizteko ahalmena izatea espero da, Gobernuak aurreikusitakoa baino sei urte lehenago.

Datu horiek agerian uzten dute Txinaren lidergoa, Washingtonek eta Bruselak Pekini energia berriztagarrien sektorean lehia desleiala eta eguzki-panelen fabrikazioan "gehiegizko industria-gaitasuna" egotzi diotenean.

Txinan 2030. urtea baino lehen karbono-isuriek goia jotzea espero du Gobernuak, eta 2060a baino lehen karbono-neutraltasuna lortzeko helburua ezarri du, eta horrek gaur egun ikatza nagusi den energia-eredua eraldatzea dakar.

GEM erakundearen arabera, ikatzarekiko mendekotasunaren ondorioz, Txinak ahalmen berriztagarri gehiago instalatu beharko du isuriak murrizteko helburuak bete nahi baditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Txina Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Asia Energia berdeari buruzko albisteak Energia ekoizpena gaur