Ekonomia -

LAN GATAZKA

Arabako suhiltzaileek hiru asteko greba egingo dute uztailaren 15etik aurrera

Greba ELAk eta LABek deitu dute, langileen egiturazko arazoak konpontzeko helburuarekin.

Arabako suhiltzaileak, protesta batean. Argazkia: ELA
Arabako suhiltzaileak, protesta batean
Arabako suhiltzaileak, protesta batean. Argazkia: ELA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba egingo dute uztailaren 15etik aurrera, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Zehazki, greba uztailaren 15etik abuztuaren 4ra bitartean egingo dute, langileen egiturazko arazoak konpontzeko helburuarekin. 

ELAk ohar batean jakitera eman duenez, hiru asteko protesta deitu duten arren, baliteke grebak "uda osoa hartzea", baldin eta "Arabako Foru Aldundia ez bada negoziatzera esertzen langileen egiturazko arazoak konpontzeko". Sindikatuek plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta "inposaketak bertan behera uztea" eskatzen dute.

Sindikatuek gogoratu duenez, Arabako suhiltzaileek zortzi urte eman dute lan-hitzarmik gabe. Gainera, langileek salatu dute urteak daramatzatela Suhiltzaile Bururik gabe, "eta urte hauetan guztietan, erabaki estrategikoak eta egunerokoak Alberto Amenabar Zuzendari-Gerenteak hartzen dituela aldebakarrez".

ELAk eta LABek erakundeei eskatu diete euren erantzukizuna beren gain har dezatela eta "kalitatezko zerbitzua interes partikularren gainetik jartzeko" hitza bete dezatela. "Langileen aldarrikapenak kontuan hartzen ez diren bitartean, grebek eta mobilizazioek jarraituko dute", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak