Ekonomia -

Langile publikoak

Funtzionarioei soldata igotzeak "erosahalmena galtzea" ekarriko duela ohartarazi du ELAk

Izan ere, CCOO eta UGT sindikatuek aurreratu zutenez, Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du 2024rako langile publikoentzat aurreikusitako % 2ko soldata-igoera.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Artxiboko irudia.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Artxiboko irudia.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile publikoei % 2ko soldata-igoera iragarri ostean, ELA sindikatuak ohartarazi du proposamen horrek "hirugarren urtez jarraian erosahalmena galtzea" ekarrik duela. Sindikatuak zehaztu duenez, hori onartuz gero, % 1,1eko galera ekarriko luke.

Comisiones Obreras eta UGT sindikatuek aurreratu zuten bezala, Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du langile publikoen soldata igoera; % 2koa, hain zuzen. Igoera urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin aplikatuko litzateke

Bestalde, ELAk proposamen hori kritikatu du, eta ohartarazi du erabaki horrek erosahalmenaren galera ekarriko lukeela: "Euskal Herriko erakunde eta alderdi politikoek proposamen hori onartzen badute, erosahalmenaren galera hiru urtetan % 6tik gorakoa izango da".

Izan ere, sindikatuak azaldu duenez, 2022an botere galera % 3koa izan zen, eta % 2,2koa 2023an. Aldiz, proposamena aplikatzen bada, galera % 1,1ekoa izango litzateke 2024an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CCOO UGT Soldatak