Ekonomia -
Enpresa
Gasteizko Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du maiatzaren 25ean eta 26an
Geldialdiak 332 langileri eragingo die, eta multinazionalak 180 tona pneumatiko gutxiako ekoitziko ditu.
Agentziak | EiTB Media
Michelinek Gasteizen duen lantegiak ekoizpen geldialdiak iragarri ditu maiatzaren 25 eta 26rako, ekoizpen beharrak "aurreikusitakoak baino txikiagoak" direlako.
Zuzendaritzak sindikatuei ostiral honetan jakinarazitako proposamenaren arabera, lau lan txanda desaktibatuko dira gurpil handien atalean: gaueko txanda maiatzaren 25ean, eta hiru lan txanda, maiatzaren 26an.
UGT sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, lanuzteek 332 langileri eragingo diete, eta 180 tona pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea