Ekonomia -
Osasun Ministerioko datuak
Botiken gastuaren jaitsierarik handiena, koordainketaren lehen hilean
Gastua soilik EAEn areagotu da, koordainketa martxan ez dagoen erkidegoan. Errezeten kasuan ere "inoizko jaitsierarik handiena" izan da Espainian.
Erredakzioa
Sendagaien gastua uztailean % 24 jaitsi da lehengo urteko hilabete berdinarekin alderatuta; 1999. urtetik izan den jaitsiera handiena. Datu honek joan den uztailaren 1ean indarrean sartu zen "botiken koordainketarekin" bat egiten du.
Osasun Ministerioak bidali duen ohar batean, errezeten kopurua ere jaitsi egin dela nabarmendu du. Jaitsiera hori erkidego guztietan eman da, EAEn izan ezik, izan ere, koordainketa oraindik ez dago martxan.
Osasun Sistema Nazionalak 702.867.409 euroko gastua izan du uztailean botiketan, % 23,9 gutxiago aurreko urtearekin alderatuta.
Uztailean egin diren errezeten kopuruari erreparatuta, jaitsiera % 14,4koa izan da.EAE izan da botiken gastua areagotu duen erkidego bakarra Espainiar estatuan, 43,6 milioi eurotik 44,8 milioira pasatuz, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,75 gehiago.
Sendagaien gastua uztailean % 24 jaitsi da lehengo urteko hilabete berdinarekin alderatuta; 1999. urtetik izan den jaitsiera handiena. Datu honek joan den uztailaren 1ean indarrean sartu zen "botiken koordainketarekin" bat egiten du.Osasun Ministerioak bidali duen ohar batean, errezeten kopurua ere jaitsi egin dela nabarmendu du. Jaitsiera hori erkidego guztietan eman da, EAEn izan ezik, izan ere, koordainketa oraindik ez dago martxan.Osasun Sistema Nazionalak 702.867.409 euroko gastua izan du uztailean botiketan, % 23,9 gutxiago aurreko urtearekin alderatuta.Uztailean egin diren errezeten kopuruari erreparatuta, jaitsiera % 14,4koa izan da. EAE izan da botiken gastua areagotu duen erkidego bakarra Espainiar estatuan, 43,6 milioi eurotik 44,8 milioira pasatuz, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,75 gehiago.