Ekonomia -
Lan-gatazka
Bizkaiko kiroldegiak grebara itzuli dira astelehen honetan
Greba egunak deitu dituzte martxoaren 4, 5 eta 9rako, otsailaren 28an eta 29an egindakoekin bat eginez.
EITB MEDIA
Bizkaiko kirol kudeaketan zerbitzua ematen duten langileak grebara itzuliko dira astelehen honetan, martxoak 4. Guztira, 2.000 behargin ditu sektore horrek Bizkaian.
"Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa luzatzen ari da", ELAk ohar baten bidez salatu zuenez. Hartara, otsailaren 28ko eta 29ko mobilizazioen ondoren, martxoaren 4an, 5ean eta 9an planto egingo dute Bizkaiko kiroldegietan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea