Ekonomia -

Lan gatazka

Greba egun gehiago deitu dituzte Bizkaiko kiroldegietan otsailaren 28 eta 29rako eta martxoaren 4, 5 eta 9rako

Asteazken honetan, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken, eta ostegunean, 12:00etan, Azkuna Zentrora eramango dute protesta.

Elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
Elkarretaratzea Bilbon
Elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko kirol kudeaketan zerbitzua ematen duten langileek bost greba egun gehiago deitu dituzte otsailerako eta martxorako. Guztira, 2.000 behargin ditu sektore horrek Bizkaian.

"Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa luzatzen ari da", ELAk ohar baten bidez salatu duenez. Hartara, abenduko eta urtarrileko greben ondotik, mobilizazioak indartzea erabaki dute, eta otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 4an, 5ean eta 9an planto egingo dute Bizkaiko kiroldegietan.

Asteazken honetan, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken, eta ostegunean, 12:00etan, Azkuna Zentrora eramango dute protesta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Kiroldegiak