Ekonomia -

Bankuak

Laboral Kutxak % 47,99 handitu zituen irabaziak iaz, 222 milioi euroraino

Negozio esparru nagusietan "hazkunde nabarmena" izan dutela esan du erakundeak, ohar baten bidez, bai familiei eta enpresei emandako maileguetan, eta baita aurrezkiari dagokionez ere.

Laboral Kutxaren sukurtsal bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Laboral Kutxaren sukurtsal bat
Laboral Kutxaren sukurtsal bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxak 222,7 milioi euroko zerga ondorengo irabazi bateratuekin itxi zuen 2023. urtea; horrenbestez, baliabide propioen errentagarritasuna (ROEa)% 10,78ra igo zuen. 2022an, berriz, 150 milioi euroko etekinak lortu zituen. Horrek esan nahi du urtebetean % 47,99 handitu zituela irabaziak.

Ohar batean, nabarmendu dute politika monetarioak izandako aldaketak finantza erakundeen ustiapen kontuen marjina zabaltzea ekarri duela, banku negozioaren alorrean.

Halaber, erantsi dute negozio esparru nagusietan "hazkunde nabarmena" izan duela Laboral Kutxak, bai familiei eta enpresei emandako maileguetan, eta baita aurrezkiari dagokionez ere.

Ondorioz, 222,7 milioi euroko mozkinekin itxi zuen urtea.

"Emaitza on horiek erakusten dute Laboral Kutxa sendoa dela, eta, oraindik ere, erakunderik kaudimendunena garela, arrisku politika egokia, kapitalizazio maila handia eta likidezia posizio lasaia dugulako", azaldu dute oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laboral Kutxa Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak