Ekonomia -

Lan-gatazka

Tuvisako zuzendaritzaren eta langileen arteko "hurbilketa" izan da azken bileran, Udalaren arabera

Hala ere, zuzendaritzaren eta beharginen ordezkaritzaren arteko bilera akordiorik gabe amaitu da batzarra, eta, beraz, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du.

Tuvisako langileak pankarta baten atzean, gaur. Irudia: EITB
Tuvisako langileak pankarta baten atzean, gaur. Irudia: EITB
Tuvisako langileak pankarta baten atzean, gaur. Irudia: EITB

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko garraio publikoko enpresa zuzendaritzak eta langileeek ostegun honetan egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da, eta, beraz, langileekk greba mugagabeari eutsiko diote.

Udalak jakinarazi duenez, adostasunik lortu ez arren, "hurbilketa esanguratsua" egon da bi aldeen artean.

Era berean, batzordea zuzendaritzari helaraziko dion dokumentu bat prestatzen ari dela ezagutzera eman du, eta erantzuna emango diotela esan ere.

Gainera, enpresa-batzordeko bozeramaileak, Asier Lopez de Sabandok, adierazi du zuzendaritzak proposamen bat bidaliko diela sindikatuei, eta langileek proposamen hori eztabaidatuko dutela, ondoren Tuvisari erantzun bat emateko.

Halaber, otsailaren 10etik langileek egiten duten seigarren greba-egunaren jarraipena % 100ekoa izan dela ere aipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak gaur Garraio publikoa TUVISA