Ekonomia -

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK

EAEko ekonomia % 1,9 haziko da aurten eta % 2,7, 2025ean, BBVAren arabera

Dena den, hiru hamarren jaitsi du aurrez EAEren gainean egindako hazkunde aurreikuspena.

Herritarrak Bilboko kaleetan paseatzen. Artxiboko argazkia: EITB Media
Herritarrak Bilboko kaleetan paseatzen
Herritarrak Bilboko kaleetan paseatzen. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA Researchek egindako estimazioen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordina (BPG) % 1,9 haziko da aurten, urrian iragarritakoa baino hiru hamarren gutxiago eta Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago (% 2,1).

Zehazki, Euroguneko ekonomiaren motelaldia eta energia kostuen igoera aipatu ditu hazkunde aurreikuspenak apaldu izana arrazoitzeko.

Gainera, "datozen hilabeteetan politika ekonomikoari buruzko ziurgabetasuna areagotu" daitekeela uste du.

Hala ere, BBVAren arabera, litekeena da EAEn motelaldia Europan baino leunagoa izatea produktuen dibertsifikazioa handiagoa delako.

Hurrengo urteari begira, BBVAk espero du 2025ean hazkunde erritmoa bizkortzea, eta EAEren kasuan % 2,5 haztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa BBVA berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak BPGd Nafarroa