Ekonomia -

Garraio publikoa

Lurraldebuseko erabiltzaile guztiek % 50eko deskontua izango dute 2024an

Gipuzkoarrek 2023ko baldintza beretan erabili ahal izango dute zerbitzua eta hobariak Mugi sistemaren berezko abantailei gehituko zaizkie.

Lurraldebuseko autobusak.
Lurraldebuseko autobusak.
Lurraldebuseko autobusak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, asteazken honetan baieztatu du Lurraldebuseko erabiltzaile guztiek % 50erainoko beherapenak izango dituztela 2024an, 2023ko baldintza beretan.

Hobari horiek Mugi sistemak berezko dituen abantailei gehituko zaizkie. Sistema horrek erabileragatiko deskontu progresiboak, garraio-operadoreen arteko doako transbordoak eta baliabide gutxien dituztenentzako deskontuak eskaintzen ditu.

Gipuzkoako Mugikortasun Sailak "udazkenean Lurraldebusen tarifen % 20ko beherapena mantentzeko konpromisoa" hartu zuela gogorarazi du Dominguezek, argitaratutako oharrean.

Pozik agertu da "Pedro Sanchezen Gobernuak garraio publikoaren erabilera sustatzen" jarraitzea erabaki duelako, "gure % 20eko hobaria % 50eraino osatuz". Izan ere, joan zen ostegunean argitaratu zuen Estatuko Gobernuak garraio publikoaren deskontuak arautzen dituen Errege Dekretua.

"Gure herrialdean aitzindaria eta erreferentziazkoa den Mugi sistema garatzen jarraituko" dutela azpimarratu du Dominguezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Garraio publikoa Gipuzkoako Foru Aldundia Dirulaguntzak gaur