Ekonomia -
MICHELIN
Gasteizko Michelinek ekoizpena geldituko du asteburu honetan, kautxu faltagatik
Lanuzte horiek urtarrilaren 20 eta 21erako iragarritakoei gehitu behar zaizkie. Asteburu honetako lanuzteek 920 langileri eragingo diete, eta 40.000 pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Michelinek Gasteizen duen lantegiak produkzio geldialdia egingo du asteburu honetan (urtarrilak 13 eta 14), Itsaso Gorriko krisiaren ondorioz kautxu naturala (pneumatikoak fabrikatzeko funtsezko lehengaia) falta delako.
Guztira, lanuzteek 920 langileri eragingo diete, eta 40.000 pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.
Asteburu honetako lanuzteei urtarrilaren 20 eta 21erako iragarritakoei gehitu behar zaizkie.
Michelinek Espainiako Estatuan dituen lau fabrikek (Gasteiz, Lasarte, Valladolid eta Aranda Duero) txandak desaktibatuko dituzte urtarrilean, Itsaso Gorriko krisiaren ondorioz kautxu naturala (pneumatikoak fabrikatzeko funtsezko lehengaia) falta delako.
Arazoa Itsaso Gorrian dagoen itsas garraiorako segurtasun falta da. Izan ere, Israelek Palestinan egindako erasoaldiari erantzuteko, matxino huthiek itsaso hori zeharkatzen duten ontziei eraso diete. Horren ondorioz, hornitzaileak beste ibilbide batzuk erabiltzen ari dira Europara iristeko, Hegoafrikako Esperantza Oneko lurmuturretik bueltan, esaterako. Ibilbide askoz luzeagoa izanik, kautxuaren hornikuntzan atzerapenak ari dira izaten.