Ekonomia -
Lan-gatazka
Arrakastatsua izan da bigarren greba eguna Amazonen Trapagarango biltegian, LABen arabera
Gotzon Mardarats (LAB) Amazoneko langileak adierazi duenez, langile finko guztiek egin dute bat grebarekin, eta lantegian nabaritu da hori; izan ere, igandean 20.000 pakete geratu ziren atera gabe eta, gaur ere, 30.000tik 10.000tik behera banatuko dira.
agentziak | eitb media
Amazonen Trapagarango (Bizkaia) logistika zentroko langileek greba egin dute gaur ere, eta jarraipen zabala izan duela adierazi dute sindikatuek; izan ere, ia langile fijo guztiak bat egin dute grebarekin, lan hitzarpen propioaren alde.
ELA eta LAB sindikatuek deitutako bigarren greba eguna izan da gaurkoa, atzo hasi baitziren etenaldiekin. Datorren urtarrilaren 3, 4 eta 5earako ere deituta dute lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen propioa eskatzeko.
Gotzon Mardarats (LAB) Amazoneko langileak adierazi duenez, langile finko guztiek egin dute bat grebarekin, eta lantegian nabaritu da hori; izan ere, igandean 20.000 pakete geratu ziren atera gabe eta, gaur ere, 30.000tik 10.000tik behera banatuko dira.
Bi sindikatuek jakinarazi dute greba batzordea enpresaren zuzendaritzarekin batzartu zela ostiralean, eta ez zutela gatazkari irtenbidea ematea lortu.
Sindikatuen eskaeren artean daude KPIaren araberako soldata igoerak erosteko ahalmena bermatzeko; jaiegunetan, larunbatetan eta igandeetan lan egiteagatik soldata % 75 igotzea; kontratu partzialetan astean gutxienez 24 orduko eta hilabetean 96 orduko lanaldia izatea; eta urtean gutxienez 22 opor egun izatea.
Gainera, Amazonek azpikontratatutako enpresen subrogazioa eskatu dute. "Blindaje hori gabe, langileak ahul geratzen dira, mobilizazioen aurrean Amazonek azpikontratatutako enpresari kontratua ez luzatzeko aukera baitu, mobilizatu diren langileek lanean jarrai ez dezaten", azaldu dute.