Ekonomia -
GREBA
Renfen eta Adifen deitutako bost greba egunak bertan behera, Garraio Ministerioarekin akordioa lortu ondoren
Bi aldeek bilera egin dute arratsaldean, eta amaieran baieztatu dute greba deialdia bertan behera geratu dela. Xehetasunik eman ez badute ere, akordioa adostu dutela ziurtatu dute.
EITB MEDIA
Renfeko eta Adifeko langileek iragarriak zituzten bost greba egunak bertan behera geratu dira, sindikatuek Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioarekin akordioa lortu ostean. Rodaliesen kudeaketa Generalitateari eskualdatzearen eta Renfe Merkantziak enpresa pribatizatzearen kontra zeuden deituta lanuzteak.
Bi aldeek bilera egin dute arratsaldean, eta amaieran baieztatu dute greba deialdia bertan behera geratu dela. Xehetasunik eman ez badute ere, akordioa adostu dutela ziurtatu dute.
Ostiral honetarako ez ezik, azaroaren 30erako abenduaren 1erako, 4rako eta 5erako ere deituta zituzten lanuzteak, Konstituzioaren zubiarekin batera
Sindikatuek Garraio Ministerioari jakinarazi diote kezkatuta daudela Rodaliesen eskumenaren transferentziarekin, eta Renfeko langileen eskubideak bermatzeko eskatu diote.
Zentralek ohartarazi dute adi egongo direla adostutako guztia betetzen dela bermatzeko, eta, hala ez bada, greba egun gehiago deituko dituztela azaldu dute.