Ekonomia -

KPI AURRERATUA

KPIa % 3,5ean mantendu da urrian, erregaien merkatzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino.

Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa. Grafikoa: EITB Media
Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa
Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa. Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 3,5ean mantendu da urrian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, argindarra garestitu egin den arren, erregaiak merkatu eta elikagaiak aurreko urtean baino gutxiago garestitu direlako. 

Hiru hilabetez jarraian (uztaila, abuztua eta iraila) urte arteko tasa igo ondoren, KPIaren hazkundea eten egin da. Urriko datu aurreratua datorren azaroaren 14an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Irailetik urrira, berriz, prezioak hiru hamarren garestitu dira, aurreko hilabetean baino hamarren bat gehiago. Bosgarren hilabetea da jarraian hilabeteko tasa igotzen dena: ekainean sei hamarren hazi zen, uztailean bi, abuztuan bost eta irailean bi.

Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Julen Bollain ekonomialariak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak prezioen igoera azaldu du, eta, elikagaien garestitzeaz gain, ohartarazi du Gabonetako bidaiak asko garestituko direla Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz.

Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz
Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz
Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz

2:33
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Espainia Kontsumorako prezioen indize Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak