Ekonomia -

Balantzea

Iberdrolak 3.640 milioiko etekina lortu du urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino % 17 gehiago

Mozkin gordin operatiboa % 13 hazi da, 10.783 milioi euroraino irailean. Gainera, 11.000 milioi euro inguruko inbertsioen ondoren, konpainiak % 9 areagotu ditu sareen aktiboak, 41.300 milioi euroraino, eta 3.100 megawatt berriztagarri jarri ditu martxan.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 3.640 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, hau da, % 17ko hazkundea izan du iazko epe berarekin alderatuta, eta % 22koa, negozioaren zati bat Mexikon saltzearen ondoriozko aparteko etekina alde batera utzita, konpainiak ohar batean azaldu duenez.

Halaber, mozkin gordin operatiboa (Ebitda) % 13 hazi da, 10.783 milioi euroraino, irailean, "hazkunde-eredu dibertsifikatuak, proiektuen gauzatze sendoak eta finantza-sendotasun handiagoak" bultzatuta.

Gainera, 11.000 milioi euro inguruko inbertsioen ostean (10.842 milioi eurokoak izan dira azken 12 hilabeteetan), konpainiak % 9 areagotu ditu sareen aktiboak, 41.300 milioi euroraino, eta 3.100 megawatt berriztagarri jarri ditu martxan.

Ignacio Sanchez Galan konpainiako presidenteak negozioaren bilakaera positiboa azpimarratu du: "Joan den azaroan aurkeztutako estrategia aurrera eramateak hazteko, finantza-sendotasunari eusteko eta irabaziak areagotzeko aukera eman digu".

Horrela, multinazionalak irabazi garbien aurreikuspenak hobetu ditu 2023rako, "ekoizpen handiagoak eta berriztagarriek bultzatuta, merkataritza-jarduera normalizatuta eta sareen negozioan tarifak garestituta, testuinguru makroekonomikoa konplexua izan arren". Aktiboak 150.000 milioi eurora iritsiko dira urte amaieran.

Bestalde, konpainiaren esanetan, "negozioaren hazkundeak finantza-sendotasuna ekarri du". Hala, azken bederatzi hilabeteetan ia 6.000 milioi euroko finantzaketarekin bere balantzea indartu duela azaldu du. Gainera, 20.204 milioi euroko likidezia du, eta, horri esker, 21 hilabeteko finantza-beharrak ase ahalko ditu merkatura jo gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Elektrizitatea Energia berriztagarriak