Ekonomia -

Banketxea

Interes tasen igoerak kredituen merkatuari eta enpresen sorkuntzari eragiten diela ohartarazi du Kutxabankek

Banketxearentzat "ona" da interes tasak "goia jo" izana, baina aitortu du horren ondorioz kredituen kontratazioa mantsotu egin dela.

Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabanken kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe
Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabanken kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe
Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabanken kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek azpimarratu du kredituen merkatuak atzera egin duela eta enpresa proiektu berrien sorkuntza ere mantsotu egin dela azken hilabeteotan interes tasetan izan den gorakadagatik.

Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabanken kontseilari ordezkariak Bilboko Ganberaren egoitzan egindako agerraldi batean adierazi duenez, sektorearentzat "albiste txarra" da ekonomia hoztu izana eta kredituen merkatuak atzera egin izana. Horregatik, albiste ontzat hartu du interes tasek "goia jo" izana eta "hortik aurrera beherakadak" egotea.

"Tasa positiboak eta neurrizkoak izatea da osasungarriena finantza sektorearentzat eta ekonomiarentzat", gaineratu du.

Kutxabanken arduradunak zehaztu du oraingoz ez dela berankortasun "gorakadarik" izan interes tasen igoeragatik, baina aitortu du kredituen merkatuak atzera egin duela eta enpresa proiektu berrien sorkuntza gelditu egin dela.

Bestalde, azpimarratu du Kutxabank negozioaren iraunkortasuna ziurtatzeko lanean ari dela eta, horretarako, enpresen negozioan, kontsumoaren finantzazioan, aseguruetan eta energia trantsizioan ari direla jartzen arreta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak