Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren 41 kategoriatako zerrendak argitaratu ditu

Besteak beste, Lehen Arretako mediku eta pediatrenak, lan osasuneko eta osasun mentaleko erizainena edota fisioterapeutena kaleratu ditu. Destinoa hautatzeko aukera dutenek bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete.

Osakidetzaren aurreko lan eskaintza bateko probak. Argazkia: EITB Media
Osakidetzaren aurreko lan eskaintza bateko probak.
Osakidetzaren aurreko lan eskaintza bateko probak. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren (EPE) 41 lanbide kategoriatako emaitzen zerrendak argitaratu ditu, estabilizazio EPErako (2020, 2021 eta 2022. urteei dagozkiena) azterketen atarian —uztailean proba batzuk egin zituzten, baina gehienak iraila eta azaroa bitarte egingo dituzte—. 

Kategoria horietako hautagaiek informazioa kontsultatu eta, destinoa hautatzeko aukera badute, bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Gainerako kategorietako zerrendak hurrengo hilabeteetan kaleratu ditu Osakidetzak. 

Bestalde, estabilizaziorako EPEa tarteko, dokumentazioa aurkezteko sortzen ari diren ilarak direla eta, Osasun Sailak ordutegiak luzatu eta dokumentazioa biltzeko prozesua sinplifikatzea erabaki du. 

Honako hauek dira kontsultagai dauden lanbideetako zerrendak: 

LAN OSASUNEKO ERIZAINAOSASUN MENTALEKO ERIZAINAINSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAPEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETALOGOPEDIAN DIPLOMADUNAAUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTADIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTADOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAEMAGINAFAMILIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETAOPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNATERAPEUTA OKUPAZIONALAGIZARTE-LANGILEAERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAINFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTASUKALDARIAFARMAZIAKO LAGUNTZAILEAENDOKRINOLOGIAKO ETA NUTRIZIOKO FEMBARNE MEDIKUNTZAKO FEMOFTALMOLOGIAKO FEMKIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO FEMHEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEMOSPITALEKO PEDIATRIAKO FEMKIRURGIA PEDIATRIKOKO FEMETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEMOSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMTDERMATOLOGIA MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEMONKOLOGIA MEDIKOKO FEMMEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEMANALISI KLINIKOKO FAK. ESP. MEDIKO TEKNIKOAZAINKETA ARINGARRIEN FAK. ESP. MEDIKOAODONTOLOGIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOAOBSTETRIZIAKO ETA GINEKOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOAMEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FAK. ESP. MEDIKOAPNEUMOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOAFAK. ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUAFISIOTERAPEUTALABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Erizaintza