Ekonomia -

Hipotekak

% 4,15ean bukatu du uztaila euriborrak, 2008tik maila altuenean

Batez besteko hipoteka aldakor bat 240 eurotik gora garestituko da, horrenbestez.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborrak, hipoteka gehienek erreferentzia gisa erabiltzen duten adierazleak, 4,149an bukatu du uztaila, eta horrenbestez, batez besteko hipoteka bat 240 eurotik gora garestituko da hilean.

2008tik izandako maila altuenera iritsi da euriborra. Duela urte eta erdi, 2021eko abenduan, zenbaki gorritan zegoen, - 0,5ean, hain zuzen ere.

Joan den astean, Europako Banku Zentralak (EBZ) 0,25 puntu igo zituen interes tasak, % 4,25 arte. Bederatzigarren igoera izan zen jarraian.

Christine Lagarde EBZko buruak, baina, atea ireki zuen, lehen aldiz, hurrengo hilabeteetan igoera gehiagorik ez egiteko.

Uztaileko datuekin, 16 hilabete daramatza euriborrak zenbaki positibotan.

Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, batez besteko hipoteka 142.000 eurokoa zen maiatzean. Horregatik, euriborraren igoera honekin, 240 euro garestituko da hilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Higiezinen merkatua gaur EBZ