Ekonomia -

Europko Banku Zentrala

Frantziako Bankua: "Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez"

Inflazioa kontrolatzeko behar den denboran "interesek altu jarraituko dute", esan du François Villeroy de Galhau Frantziako Bankuko presidenteak.

Europako Banku Zentrala. Argazkia: Pixabay.
Europako Banku Zentrala
Europako Banku Zentrala. Argazkia: Pixabay.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralaren (EBZ) tasen igoerak laster iritsiko dira amaierara, baina ez dute "gailurra" joko, inflazioaren kontrola bermatzeko "ordokira" baizik, François Villeroy de Galhau Frantziako Bankuko presidenteak gaur ohartarazi duenez.

"Laster iritsiko gara euroguneko interes-tasen goiko puntura", baina "ez da gailurra izango, goi-ordokia baizik, eta horren gainean egon beharko dugu inflazioaren kontrola bermatzeko", azaldu du.

Villeroy de Galhonek Europako banku zentraletako presidenteen (Espainia, Portugal eta Ingalaterra) solasaldi batean eman ditu azalpen horiek, Aixeko Topaketa Ekonomikoetan, Provencen, gaur Frantziako hego-ekialdeko herri horretan amaitu den foro ekonomikoan.

Tasa altuen "goi-ordokia" gorabehera, Frantziako Bankuko arduradun nagusia ziur agertu da "inflazioa % 2tik behera eramango dugula 2025erako, bai Frantzian bai eurogunean ere", eta gainera "atzeraldirik gabe".

Villeroy de Galhonek azpimarratu du "inflazioa mailarik altuena" gainditu egin dela, baina ohartarazi du banku zentralek ez dutela "makila magikorik". "Ez dugu krisiak minik gabe konpontzeko ahalmenik", adierazi du.

Pablo Fernandez de Cos Espainiako Bankuko gobernadoreak gogorarazi du Europako Banku Zentralak "krisi ezberdinen aurka borrokan" ari direla duela hamabost bat urtetik.

Hori dela eta, "krisi horiei aurre egiteko oreka politiko hobea" lortzearen aldeko apustua egin du, eta ideia horren barruan "Europar Batasunean politika fiskal zuhurra" aurrera eramatea defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak Kredituak berriak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala