Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
Larunbatean igoko da BEZa. Zein produktu garestituko dira, eta zenbat?
Gobernuak % 18tik % 21era igoko du BEZ zerga orokorra, eta % 8tik % 10era murriztua. Zein produktu igoko da hiru puntu eta zein bi?
Erredakzioa
Larunbat honetatik aurrera, Gobernuak BEZaren igoera berria ezarriko die produktuei, eta horrek herritarren poltsikoetan eragina izango du berriz ere. Baina badakigu zein produktuk egingo diguten hilabete bukaerara estuago heltzea?
BEZ orokorra % 18tik % 21era pasatuko da, murriztua, berriz, % 8tik % 10era, eta oinarrizko produktuen BEZa, berriz, berdin mantenduko da, %4ean.
Jarraian BEZaren eragina jasango duten produktuen errepasoa:
Jantziak, oinetakoak, gasa, argindarra... % 21era
Duela 2 urte % 16tik % 18ra igo zuten BEZ zerga orokorra, eta orain 3 puntu gehiago igo dute: % 21era. Talde honetan daude, besteak beste, argindarra, gasa, telefonoa, jantziak eta oinetakoak, edari alkoholikoak, tabakoa, altzariak, etxebizitzarako ekipamenduak eta kotxeak. Aurten Euskal Autonomia Erkidegoan %7 jaitsi da autoen salmenta. Zerga igoerarekin, auto bakoitzeko, batez beste, 3.500 euro bilduko ditu Ogasunak.
Elikagai gehienak bi puntu garestituko dira
BEZ murriztua, bestalde, 2 puntu igoko da: % 8tik 10era. Multzo honetan daude elikagai gehienak, uraren faktura, farmazia produktuak, garraioa, bidaiak, hotelak, betaurreko eta lentillak... Ostalaritzan ere, oro har, 2 puntu igoko da BEZa, eta beldur ziren ez ote zuten 18raino igoko. Kontsumoa hainbeste jaitsi den honetan prezioak igotzea ezinezko ikusten dute eta, hasieran behintzat, ostalariak igoera bere gain hartu beharko duela uste dute.
Aisian, ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafetegietan eta jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste, hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean.
Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, bere horretan
Azkenik, BEZ supermurriztua duten produktuak bere horretan geratuko dira momentuz. Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, besteak beste, ez dira garestituko.
Erregaia, 3,6 zentimo garestiago litroko
BEZ orokorraren % 18tik % 21erainoko igoerak erregaiaren prezioa garestituko du berriz ere.Horrela, gasolinaren kasuan 3,6 zentimo garestituko da gehienez ere, etagasolioaren kasuan 3,5.
600 euroko kostua, urtean, familia bakoitzari
BEZaren igoerakbatez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzariKontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen ErakundeenKonfederazioaren arabera.
Larunbat honetatik aurrera, Gobernuak BEZaren igoera berria ezarriko die produktuei, eta horrek herritarren poltsikoetan eragina izango du berriz ere. Baina badakigu zein produktuk egingo diguten hilabete bukaerara estuago heltzea?BEZ orokorra % 18tik % 21era pasatuko da, murriztua, berriz, % 8tik % 10era, eta oinarrizko produktuen BEZa, berriz, berdin mantenduko da, %4ean.Jarraian BEZaren eragina jasango duten produktuen errepasoa: Jantziak, oinetakoak, gasa, argindarra... % 21eraDuela 2 urte % 16tik % 18ra igo zuten BEZ zerga orokorra, eta orain 3 puntu gehiago igo dute: % 21era. Talde honetan daude, besteak beste, argindarra, gasa, telefonoa, jantziak eta oinetakoak, edari alkoholikoak, tabakoa, altzariak, etxebizitzarako ekipamenduak eta kotxeak. Aurten Euskal Autonomia Erkidegoan %7 jaitsi da autoen salmenta. Zerga igoerarekin, auto bakoitzeko, batez beste, 3.500 euro bilduko ditu Ogasunak. Elikagai gehienak bi puntu garestituko diraBEZ murriztua, bestalde, 2 puntu igoko da: % 8tik 10era. Multzo honetan daude elikagai gehienak, uraren faktura, farmazia produktuak, garraioa, bidaiak, hotelak, betaurreko eta lentillak... Ostalaritzan ere, oro har, 2 puntu igoko da BEZa, eta beldur ziren ez ote zuten 18raino igoko. Kontsumoa hainbeste jaitsi den honetan prezioak igotzea ezinezko ikusten dute eta, hasieran behintzat, ostalariak igoera bere gain hartu beharko duela uste dute.Aisian, ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafetegietan eta jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste, hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean. Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, bere horretanAzkenik, BEZ supermurriztua duten produktuak bere horretan geratuko dira momentuz. Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, besteak beste, ez dira garestituko. Erregaia, 3,6 zentimo garestiago litrokoBEZ orokorraren % 18tik % 21erainoko igoerak erregaiaren prezioa garestituko du berriz ere.Horrela, gasolinaren kasuan 3,6 zentimo garestituko da gehienez ere, etagasolioaren kasuan 3,5.600 euroko kostua, urtean, familia bakoitzariBEZaren igoerakbatez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzariKontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen ErakundeenKonfederazioaren arabera.