Ekonomia -
heriotza
Jose Maria Ruiz Urchegui hil da, 25 urtez Adegiko idazkari nagusi izandakoa
76 urte zituela hil zen atzo enpresaburu eta ekonomialaria. Gipuzkoako patronalaren buruzagitzan, industriaren birmoldaketa garaia eta ETAren indarkeriaren sasoi gogorrenetako bat egokitu zitzaizkion.
agentziak | EITB Media
Jose Maria Ruiz Urchegui Adegiko idazkari nagusi izandakoa zendu zen atzo, ostegunarekin, Donostian. Ruiz Urchegui Gipuzkoako patronalaren buru izan zen industriaren birmoldaketa garaian eta ETAren indarkeriaren sasoi gogorrenetako batean.
Urchegui bera ETAren jomugan izan zen. 1996ko ekainaren 20an, Urchegui atzerrian zela, haren autoan bonba jarri zuen erakunde armatuak, eta bere lehengusuak, Santiago Lezetak, hartu zuen autoa, eta bi hankak galdu zituen leherketaren ondorioz.
Lau urte geroago, ETAk Joxe Mari Korta Adegiko orduko presidentea hil zuen, hura ere bonba autoz.
Urcheguik gogor gaitzetsi zituen ETAren atentatu, bahiketa eta estortsioa. 2010ean, uko egin zion bizkartzaina eramateari, "askatasun falta" argudiatuta.
2008az geroztik, bizitza publikotik aldenduta egon da, Eduardo Zubiarre Adegiko presidenteak idazkari nagusi kargutik kendu ostean.