Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Eztabaida Sozialerako Mahaia, Justiziako funtzionarioen greba eta lehortearen mahaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eztabaida Sozialerako Mahaia: Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak ohiko bilera du gaur, 2023ko ekitaldian garatu beharreko lan egitasmoa onartzeko. Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek parte hartzen dute foro horretan. ELAk eta LABek, aldiz, ez dute parte hartu nahi. Batzarra 09:30ean izango da, Lakuan.
- Justiziako funtzionarioen greba: Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta soldata igoerak eskatzeko. Hego Euskal Herrian 3.000 langileri eragiten die deialdiak.
- Lehortearen mahaiaren bilera: Asteazken honetan Madrilen egingo dute bilera, ur gabeziak nekazaritzan eta abeltzaintzan sor lezakeen mehatxuaz jarduteko.