Ekonomia -
Interes tasak
Podemosek proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea
Astearte honetan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministro Ione Belarrak proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea, "hileko kuotek goia jo ez dezaten". Horrelako neurririk hartu ezean, "kuota asko ordaindu gabe geldituko dira", ohartarazi du.
"Lehenbailehen hartu behar dira neurriak", esan du sare sozialen bidez Belarrak. Gaur bertan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Bertan, alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.
Belarraren hitzetan, ezin da onartu "milioika etxetan ekonomia mehatxupean egotea". Horregatik, urratsak emateko eskatuko dio PSOEri, denbora gehiago ez galtzeko, eta aipatu neurria hartzeko, familiak babeste aldera.
Hala, proposamen horrek ekarriko luke banketxe berean egiten diren hipoteka aldaketak doakoak izatea.